XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztegia

1. Itxura


ile motz
adats
motots, xerlo
txirikorda
ile-kizkur
leun
ile beltz
ile gorri
irribarretsu
kopetilun
arreta gabe
pentsakor, gogoetatsu
zapi, buruzapi
eskumuturreko
zahato

sukaldaritza


sukaldari
sukalde
su
sutan jarri
ikatz
gas
zuritu
aletu
garbitu
gatz egin, gatza bota
frijitu
beratu
koipe, koipeztu
xukatu
egosi, egosita
erre, erreta
ireki
pil-pilean egon
gori jarri
kiskaldu
gordin
egina
berde
heldu
gazi
geza
garratz
gozo
prest
puntuan

Ageri dena


- Deskriba ezazu argazkian ikusten duzuna: lehen planoan, eta atzealdean
- Nola daude pertsonaiak?
Zer ari dira egiten?
- Zer dute erdian?
Lapiko normala da?
Ohar zaitezte non dagoen sartuta.
- Deskriba ezazue pertsonaia bakoitza: nolakoa den, nola dagoen jantzita, zeri begira dagoen.
Ondorengo hiztegian duzue laguntza.

Zure iritzia


- Zer dela eta ote dute, zuen ustez, lapiko edo eltzea erdian?
- Izenburuak dioenez, jaialdi baten argazkia dugu hau.
Esan:


- Zer egiten ari ote dira neska horiek lapiko horretan ?
- Zertarako ari dira prestatzen lapikokada?
- Non eta nola ari dira jana egosten, zuen ustez?
(Ez badakizue, irakasleari galdetu)
- Zer itxura hartzen diozue: oraindik ez dutela lana hasi, ala dagoeneko amaitua dutela?


- Zeren zain daudela uste duzue?
- Jaialdi bat dela esan ez baligute ere, laster konturatuko ginatekeen.
Argazkian zerk adierazten du jaietan direla?
- Azal ezazue zer gertatu den argazkia egin aurreko unean.
- Zer gertatuko da hor ageri denaren ondoren?

Beste iradokizun batzuk


- Begira ezazue Bizkaiko mapan Balmaseda non dagoen.
- Zuen herriko jaietan egiten al da janaririk kalean?
Zein janari egiten da?
- Lehiaketarik izaten al da zuenean?
Parte hartu duzue inoiz bertan ?
- Badakizue nola egiten den zuen herriko platera?
Bila ezazue formula.
- Zuen herriko jaiak ezagutzen ez dituen lagun bat gonbida ezazue bertora etortzeko.
Anima dadin, idatz iezaiozue binaka, zer egiten den eta nola pasatzen duzuen kontatuz.
Horretarako, ondoko hiztegia erabiliko duzue.